No Borders: Mugen kontrako lehen ekintzak

Geneba. AFP/La Haine. 30/05/03.- Milaka lagun batzen ari da une honetan G8 gailurraren kontra, Frantzia eta Suitzan. Izan ere mugaz alde bietan burutzen ari da aurten G8 gailurra, eta tokiz toki manifestazio eta akanpada ezberdinak daude deituak. Nazio Batuek Geneban duten egoitzaren aurrean 3000 lagun manifestatu dira.

Britania Handia, Suitza eta Alemaniatik hurbildutkao ekintzaileak Mugen kontrako manifestazio baketsuan bildu dira ostiralez. “Mugarik ez”, “ez mugarik, ez deportaziorik” eta “Iraken okupazioaren kontra!” oihukatuz.

“Asilo eskubidearen alde gaude hemen, leku bila dabiltzanen alde!, diruak ez du mugarik batetik bestera igarotzeko, bai ordea bizitzeko toki bila dabiltzan pertsonak” aipatu du manifestari ingeles batek, izenik eman barik.

Beti ere prentsa agentziek zabaldutako informazioari jarraiki: “Manifestazioa NO BORDERS mugimenduak antolatu du, G8 gailurraren kontrako mugimenduak bere Interneteko gunean adierazten duen bezala, NO BORDERS talde hau pertsonen mugarik gabeko bide libreen alde ari da lanean”.

“Baina ostiraleko ekintza, asteburuan datorrenaren aurrerapena besterik ez da, izan ere hamarmilaka lagun hurbilduko baita Genebara, eta inguruan den Anemmasse herri frantziarrera, Evianen burutuko den nazio aberatsenen gailurraren hasiera ekitaldia oztopatzera.

Traducción: IMC Euskal Herria

 
       

Versión para imprimir

 
   
 

| Principal | España | País Vasco | Internacional | Antiglobal | Antimúsica |
| Pensamiento autónomo | La violencia como herramienta de lucha política | Alizia Stürtze |
| Reconstruyamos la historia de América Latina | La prensa al servicio del neoliberalismo |
| Anticultura | Desenmascaremos a Garzón | Antirred [enlaces, campañas] |