lahaine.org
Euskal Herria :: 08/12/2015

Aitor Elizaran euskal herritarraren atxilotze aginduaren aurrean

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Aitor Elizaran euskal herritarraren atxilotze aginduaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

197/2006 doktrina; bizi osorako espetxe zigorrak; De Juana, Troitiño, Olaiz eta Plazaola kasuak; eta orain Aitor Elizaran, Frantziako estatuak ezarri zion espetxe zigorra bete ostean, atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazional faxistak.

    Argi dago Espainia eta Frantziako estatuei berdin zaiela ETAk bere jarduera armatua bertan behera utzi izana eta Euskal Herria menpean mantentzeko errepresio gordinenari eutsi nahi diola.

    Bost euskal militante politikori “gizateriaren aurkako delituak” egoztearen erabakia ez da mendekuan oinarritutako erabaki politiko-judizial soila. Erabaki honen atzean herri baten borroka epaitzeko eta zapalkuntzari aurre egiteko eskubidea betiko lurperatzeko saiakera dago. 

    Estatuek gatazkaren inguruko irakurketa desitxuratua inposatu nahi diguten honetan, amnistiaren aldarrikapena da herri bezala eman diezaiekegun erantzunik efektiboena eta gaur egun inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen du helburu honen aldeko borrokak. Batetik, herri bezala ditugun eskubideak bermatze aldera eta, bestetik, dagoeneko zigortuta dauden militanteak behin eta berriz zigortzen jarraitzea ekiditeko zein errepresaliatu berriak sortuko ez direla ziurtatzeko.

    Gure mugimenduak amnistiaren aldeko indarrak batzen jarraitzeko deia egin nahi du gaurkoan ere. Borroka eta antolakuntzaren bitartez lortuko dugu. Jo ta ke amnistia eta askatasuna lortu arte!

Euskal Herrian, 2015eko abenduaren 8a.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal