lahaine.org
Euskal Herria :: 03/12/2015

Antola gaitezen, borrokarako.

Pariseko 6

Antola gaitezen, borrokarako. Mezu honekin amaitzen genuen epaiketa deitzen duten antzerki honen azken hitzartzea.

Borrokarako arlo eta eremu ugarien artean dugu, nabarmen etsaiaren jo puntuan dagoen, preso eta errefuxiatu politikoen aldeko mugimendua.
Kolektiboaren bitartekariak atxilotu eta errepresaliatuon aldeko egiturak hamaikagarrenez kolpatuak izan ondotik arlo honetan dauden hutsuneak itzelak dira. Honek hainbat militanteen ezinegona sortu du.
Horietako gehienak preso eta errefuxiatuak eta beraiekin batera askapen mugimendua lagundu asmoz dabiltzala ziur gaude. Halere badago ezinegon hori ezker abertzale osoak (ETA eta EPPK barne) bere egindako estrategiaren aurka erabili nahi duenik. EPPK eta ezker abertzalea apurtu nahi duenik bada. Nola ulertu bestela hainbat presok (tartean gu seietako batek) EPPK uzteko jasotako gonbidapena?

Oso larria den jokaldi honen harira Pariseko epaitegiko ziegetatik zera adierazi nahi dugu:

- EPPK-ko kide gara, harrotasun handiz, eta horrela izaten jarraituko dugu etsaiak preso mantentzen gaituen bitartean.

- EPPK-k bere ildoa erabakitzen du, eta preso denon artean aukeratutako zuzendaritzaren bidez adierazpenak egin eta ekimenak martxan jartzen ditu. EPPK-ren ildo, adierazpen eta ekimen oro gure egiten dugu.

- Errepresaliatu politikoon aldeko borroka indartu eta antolatzeko premia dago. Horretarako indarrak bildu behar dira, ez sakabanatu.

- Preso politikoon alde ari den ororentzat EPPK saihestu ezinezko erreferentzia izan behar da. EPPK kontutan izan gabe, edo honen kontra ari dena ez da euskal preso politikoon alde ari.

Gora Euskal Herria askatuta! Gora EPPK!

Amnistia, Autodeterminazioa.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal