Principal |
Nacionales E.Herria :: 13/03/2025

Juan Luis Agirre Lete euskal preso politikoak askatasuna lortu du

La Haine - Euskal Herria
Agirrek 61 urte ditu eta 28 urte preso eman ondoren eta zigorra osorik beteta aske geratu da.

Juan Luis Agirre Lete Zaballako espetxetik atera zen atzo 28 urte preso eman ondoren, zigorra osorik beteta. 1996an espetxeratu zuten Agirre Lete, ETAko buruzagia izatea leporatuta. Frantziako espetxeetan egin zituen zortzi urte, 2004an Espainiaratu zuten arte. Aurrez ere, 2002an, Espainiako espetxeetan —Valdemoron eta Soto del Realen— izan zuten sei hilabetez, haren kontrako lau epaiketa egin bitartean; horietako bitan zigortu zuten. 2013an Auzitegi Nazioanal espainiarra haren kartzelaldia luzatzen saiatu zen, legeak ezartzen zituen onura zenbait ezabatuz. Egun Barne ministro espainola den Fernando Grande-Marlaska zen erabaki hori hartu zuen tribunalaren buru. Espetxealdia 2033ra arte luzatu behar zela erabaki zuen auzitegi bereziak, hasieran ezarrita zuena baino zortzi urte gehiago. Agirre Letek erabaki honen kontrako helegitea aurkeztu zuen eta 2016an Auzitegi Nazionala bera bere alde azaldu zen, eta espetxealdia 2025ean amaitu behar zela ebatzi zuen. Hori da asteazken honetan bete duen zigorra, 28 urtekoa.

Astigarragako (Gipuzkoa) presoa 2021eko maiatzean lekualdatu zuten Zueratik (Euskal Herritik 245 kilometrora) Soriara (260 kilometrora), eta Espainiako Espetxe Erakundeek 2022ko apirilean jakinarazi zuten espetxe hartatik Euskal Herrira lekualdatuko zutela; zehazki, Zaballara (Araba).

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gK8d