Principal |
Nacionales E.Herria :: 03/04/2025

Langile bat hil da Agoitzen,10 metroko altueratik erorita

La Haine - Euskal Herria
55 urteko gizona eraikuntza-obra batean lanean ari zen. 2025. urte honetan, 12 langile hil dira euren lanpostuan Nafarroan.

55 urteko gizon bat hil da ostegun arratsaldean Agoitzen, obra batean lanean ari zela lan-istripu bat izan ostean. 15:56ak aldera gertatu da istripua, eta Agoizko mediku taldea, anbulantzia medikalizatu bat eta Foruzaingoaren patruilak bertaratu dira. Hildakoa, 55 urteko gizon bat, 10 metro inguruko altueratik erori da Agoitzen eraikuntza-obra batean lanean ari zela. Mobilizatutako larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko, eta langilea bertan hil da.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL0p