Principal |
Nacionales E.Herria :: 06/04/2025

Aberri Egunaren harira “Nola eraiki biharko Euskal Herria?” hitzaldia antolatu dute Iruñean

La Haine - Euskal Herria
Hitzaldian, Euskal Herriko nazio zapalkuntzaz zein testuinguru politikoaz hitz egiteaz gain, Klase Eraikuntza Nazionalaren inguruko teorizazioa landuko da.

Asteazken honetan, apirilak 9, JARDUN Koordinadorak apirilaren 20an Gernikan deitu duen Aberri Egunaren baitan, Iruñeko taldetik hitzaldi bat antolatu dute Matalaz txokoan “Nola eraiki biharko Euskal Herria?” lemapean. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Koordinakundeko kideek azaldu dutenez, hitzaldian, batetik, Euskal Herriko nazio zapalkuntzaz zein testuinguru politikoaz eta koiunturak eskatzen dituen erronkaz hitz egingo dute. Ostean, identifikatzen den zapalkuntza nazionala gainditzeko Euskal Herriko subjektu iraultzailea den Euskal Herri Langilearen inguruko definizioa emango da. Bukatzeko, zapalkuntza nazional eta sozialari amaiera emateko ezinbestekoa den Klase Eraikuntza Nazionalaren inguruko teorizazioa landuko da.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL19