Principal |
Nacionales E.Herria :: 08/04/2025

Laudioko Guardianeko plantillak erregulazio espedientea onartu du

Hamaika
Enpresa apirilean itxiko dute, eta ondorioz, 171 langile kalean geratuko dira.

Hainbat hilabetez itxiera saihesteko ahaleginak egin ondoren, Laudioko Guardian enpresak apirilaren amaieran itxiko ditu ateak. Langileek hala eskatuta, enpresak egindako azken eskaintza bozketara eramatea adostu zuten, eta langile gehienek enpresaren kaleratze baldintzak onartu dituzte. 67 langilek eman diote baiezkoa, eta 65ek, ezezkoa. Bulegoetako langile eta erdi-mailako arduradun gehienek ere enpresaren baldintzen alde egin dute. 171 langileak kalean geldituko dira. Enpresak 45 eguneko kalte-ordaina ordainduko du lan egindako urte bakoitzeko. Hala ere, 720 eguneko muga dago, eta horrek esan nahi du 22 urtetik gorako antzinatasuna duten langileek ez dutela jasoko legokiekeen guztizkoa. Enpresa-batzordeak adierazi duenez, langile horiek «dirua galduko dute», gehieneko hori gainditzen duen zatia kobratzerik ez dutelako.

Apirilaren 8an bilduko da langileen batzordea enpresarekin, akordioa sinatzeko. Sindikatuak epaitegira ez joateko konpromisoa hartuko dute, eta, enpresak, indemnizazioak onartutako baldintzetan ordaintzekoa. Lantegiak langile gutxi izango ditu apirilaren amaierara arte, eta orduan, enpresa behin betiko itxiko da.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gL1I