Gizon bat atxilotu zuten herenegun Baionako Xingar Ferian, emakume bat bortxatzea egotzita ostegunetik ostiralera bitarteko gauean, hau da, makrofestaren lehendabiziko egunean. Baionan antolatzen den ekitaldi jendetsuenetakoa da Xingar Feria eta, festa hauetan, emakumeen kontrako indarkeria areagotu egiten da.