G8 gailurra Laussanetik at!

IMC Euskal Herria-k euskaratua - www.euskalherria.indymedia.org

19.40 - Laussane, Suitza: Duela zenbait minutu manifestazio nagusia Riponne enparantzara heldu da. Bukaera. Une honetan musikak eta dantzak jai giro alaia eta euririk gabekoa erakusten du. Bloke arrosa eta Zilar blokea dantzan ari dira, eta beraiekin batera beste aktibista solidario batzuek lehen mobilizazio eguna ospatzen dute. Ghaudero enparantzako istiluak ez du ondorio larririk izan.

19.10 - Laussane, Suitza: IMC Suitza –k erreportaia berria landu du La Haine-rentzat. “G8 gailurreko segurtasuna urduritzen” San Francoise enparantzatik jarraitu ostean, gero eta polizia gehiago nabaritu da bazterrotan, soinu bonbak jaurtikitzeko fusilekin ornitutako poliziak. Ghaudero plazara heltzean, 20 polizia antidisturbio manifestazioaren aurrekaldean zihoazen kontra hasi dira. Manifestariek, zenbait minutuz denetarik jaurtiki diete poliziei. Eta une horretan, hamarnaka polizia gehiago hurbildu da bertara, ekimen errepresiboaren laguntzera, eta egoera baretu da geroago. Tentsio uneak izan dira, jendea korrika, eta kazetari askok une horretan bertatik alde egin du. Orain arte bederen, ez da ez atxiloturik ezta zauriturik egon.

18.35 - Laussane, Suitza: IMC Suitza ko Txemak La Hainerako informazioa batzen dihardu. Arrosa eta Zilar blokeko 1000 lagun baino gehiago euripean, ekaitzarekin G8 Laussanetik at! lemapeko manfifestazioan doaz. Manifestazioa une honetan Milan parketik tren geltokirantz abiatzen da. Polizi jazarpena ez da uste bezain bestekoa, eta erakunde ezberdinak dispertsatuak ageri dira. Bandera komunistak ageri dira, anarkistak, sindikatuetakoak... eta batez ere G8aren kontrako oihuak. “G8 eta Banku Mundialaren txakurrak lotu itzazue” aldarrikatzen du pankarta batek.

18.00 – osteguna, maiatzak 29: Annemasse: Laussanen manifestazio alaia. G8 Lausannetik at! Arratsaldeko 18:00etan Chauderon plazatik. Chamonix: Mont Blanc-eko zubian bide libreen aldeko manifestazioa. “Biolentzia Ezaz berba egiten da. Bloke arrosak, eta Silver blokeak batik bat, sanba eta koloreak dituzte aipagai” (IMC Argentina).

 
       

Versión para imprimir

 
   
 

| Principal | España | País Vasco | Internacional | Antiglobal | Antimúsica |
| Pensamiento autónomo | La violencia como herramienta de lucha política | Alizia Stürtze |
| Reconstruyamos la historia de América Latina | La prensa al servicio del neoliberalismo |
| Anticultura | Desenmascaremos a Garzón | Antirred [enlaces, campañas] |