112 greba egunen ostean, Lozy'seko langileek lan-baldintzak hobetzeko akordioa lortu dute
2023ko udaberrian, lehen aldiz, Lozy 's Pharmaceuticalseko (Lekaroz, Baztan) langileek enpresa-hitzarmen bat negoziatzen saiatu ziren. Akordio batera iristea ezinezkoa zenez, aurtengo otsailaren 20an langileek grebara joatea erabaki zuten. Grebak iraun duen bitartean, manifestazio ugari egin dira Elizondon, baita elkarretaratzeak ere Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
Atzo, ekainak 13, langileek 112 eguneko greba ixtea lortu zuten, lantaldea osatzen duten 80 langileen lan-baldintzak hobetzeko akordioarekin. Zehazki, 24 orduko lanaldi-murrizketa, KPItik gorako igoerak, antzinatasunaren eta aldi baterako ezintasunaren osagarriaren hobekuntzak, eta inaplikazio-klausula adostu dute sindikatuek eta enpresak.