lahaine.org
Euskal Herria :: 13/12/2023

18 pertsona kalean geratu dira etxegabeentzako Iruñeko aterpetxea inaugurautu berritan

IZARO VILLARREAL LAUROBA
Talde sozial ugari atera dira egunotan kalera egoera salatu eta “berehalako irtenbidea” eskatzera.

Iruñeko alkate Cristina Ibarrolak eta Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko sailburu Carmen Maeztuk Iruñeko Andre Apostolikoen komentu zaharrean dagoen aterpetxe berria bisitatu dute astelehen honetan. Etxerik gabeko pertsonentzako baliabide berria abiatu berritan, ordea, dagoeneko 18 pertsona dira kalean geratu direnak. Talde sozial ugari atera dira egunotan kalera egoera salatu eta “berehalako irtenbidea” eskatzera. Paris 365 Fundazioko Mikel Urabaienek etxegabeei “babes integrala” bermatzea exijitu die Nafarroako Gobernu eta Iruñeko Udalari, Euskalerria Irratiak jaso duenez.

Urabaienek azaldu du nahiz eta aterpetxe berriaren irekiera albiste ona izan, ez litzatekeela nahikoa etxegabeek bizitza duina izateko: "Eguneko zentroa ere beharko lukete: babesa behar dute, laguntza, gurera egokitzeko aukera, gutxieneko higienea, gaixorik badaude zaintzeko aukera…". Aterpetxea goizeko zortzietarako utzi behar izaten dute, eta kalera jotzen dute berriz. Adin txikikoak ere ez dituzte onartzen. “Kalean bizitzera kondenatuta” daudela gaineratu du Urabaienek.

Zentroko zuzendari Pablo Salobre da gauero aterpetxeko sarbide kontrola egiten duena. Noticias de Navarrak jaso duenez, aterpetxera sartzeko lehenengo txanda 20:00etan izaten da, eta bigarrena 20:30ean. Salobrek adierazi du aterpetxera sartzeko hautaketa irizpideak ez direla aldatzen, baina txandakatze-sistema ezartzen dutela: “Kalean hiru gau igaro ondoren aterpetxean bi gau pasatzeak oxigeno pixka bat suposatzen du”. Entitate sozialek, ordea, azpimarratu dute motz geratzen dela euren eskaintza.

18 pertsona kalean geratu dira etxegabeentzako Iruñeko aterpetxea inaugurautu berritan (argia.eus)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal