Getxon, adin txikiko neska bat bere borondatearen aurka atxikitzen saiatu da gizon bat
Pasaden igandean, 30 urteko gizon bat atxilotu zuten adin txikiko neska bat atxikitzea eta mehatxatzea egotzita. Indarrez behartu zuen garaje itxi batean geratzera, eta mehatxatu ere egin zuen. Eskola partikular batzuetarako baldintzak adosteko geratuta zeuden, Getxon (Bizkaia). Iritsitakoan, gizonak garajera eraman zuen adingabea, igogailua ondo ez zebilen aitzakiarekin. Indarrez, neska garaje itxi batean sartzen saiatu zen. Neskak gizonarekin borroka egin zuen, eta ihes egitea lortu; handik pasatzen ari ziren oinezko batzuei eskatu zien larrialdietara deitzeko laguntza.
Bestalde, Gasteizen, ikerketa bat abiatu dute gizon baten aurka, bikotekidearen eremuan emakume batek salatutako sexu-eraso batengatik. Hainbat iturrien arabera, biktimak joan den larunbatean, abuztuaren 31n, jarri zuen salaketa, genero indarkeriaren eremuan egindako eraso batengatik. Eraso honen aurrean elkarretaratzea egingo dute gaur, irailak 3, 12:00etan Plaza Berrian.