Aske utzi dituzte atzo atxilotutako 61 pertsonak
Indar Gorri taldeko atxilotutako kide guztiak aske utzi dituzte ostiral goizean, kautelazko neurririk gabe, gaua Txintxillako polizia-etxearen ziegetan igaro ostean. Guardiako epaitegira joan ondoren ez deklaratzeko eskubideari heldu diote, eta hark jakinarazi die talde kriminaleko kideak izatea, lesio larriak eragitea, gorroto-delituak eta liskarretan parte hartzea leporatzen dietela.
Futbol Profesionaleko Liga (LFP), Javier Tebas buru duena, prozesu judizialean parte hartu du. Izan ere, hauek eskatu diote epaitegiari har zezala kirol-estadioetan sartzea debekatzeko kautelazko neurria. Eskaera hori Fiskaltzarekin partekatu du, hala ere, Iruñeko epaileak ez du irizpide horrekin bat egin eta behin-behinean aske utzi ditu ikertuak.