lahaine.org
Euskal Herria :: 15/01/2024

Asteazkenetik hona hiru langile hil dira Euskal Herrian

Mattin Azpiroz Pagola
Arriben, Muxikan eta Funesen gertatu dira lan istripuak. Azkena izan da Arribekoa, astelehen honetan gizon bat zortzi metrotik erorita hil ostean.

42 urteko langile bat hil da Arriben. 2024ean Euskal Herrian hiltzen den bosgarren langilea izan da. Foruzaingoak jakinarazi duenez, zortzi metroko altueratik erori da etxe batean lanean zebilela. Larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura bertaratu dira 09:00ak aldera, baina gizona hilda zegoen ordurako. Autopsia egitera bidaliko dute gorpua, Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura.

Igandean, berriz, 55 urteko langile bat hil da Muxikan, traktorearekin lanean zebilela. Larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du istripua Ormaetxe auzoan gertatu dela, 15:15etan. Ertzaintzak kasuaren inguruko ikerketa zabaldu du.

Bost hildako urtea hasi zenetik

Muxikakoa eta Arribekoa izan dira aurtengo laugarren eta bosgarren lan heriotzak. Lehenbizikoak Santurtzin eta Trapagaranen izan ziren iragan asteartean. Hirugarrena asteazkenean gertatu zen, Funes herrian. 44 urteko gizonezko bat auto istripuan hil zen, bere ibilgailua bidetik irten, irauli eta barruan harrapatuta geratu ostean. Larrialdi zerbitzuek gizona autotik ateratzea lortu zuten, baina ezin izan zuten ezer egin gizona suspertzen saiatu ziren arren.

Asteazkenetik hona hiru langile hil dira Euskal Herrian (argia.eus)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal