Euskal Herria :: 06/12/2023
Behargin bat hil da Astilleros Muruetan, Erandion
Pisu handiko pieza bat gainean erortzean hil da 66 urteko langilea.
Atzo goizean zendu zen Ainar SL azpikontratan lan egiten zuen 66 urteko gizona, osasun zerbitzuek bertaratu arren, ezin izan zuten ezer egin. Sindikatuek jakinarazi dutenez aireztapenaren metalezko pisu handiko pieza bat gainean erori zitzaion eta momentual hil zuen.
Honekin 52 dira urtean zehar lan egiten hil diren langileak Euskal Herrian.