Beste emakume batek Tolosaldeko osteopataren aurkako salaketa jarri du, sexu abusuengatik
Urtarrilean aurkeztu zituzten bi emakumek salaketak, haietako bat adingabea , eta «ukituak eta sexu askatasunaren aurkako jarrera» jasan zutela baieztatuz (Bi emakumei sexu-erasoa egin die gizonezko batek Tolosaldean (lahaine.org). Biek berretsi dute beldur zirela gizonak masajeak ematean zuen jarreraz. Erasoetako bat duela urte batzuk gertatu zen; bestea, berriz, duela gutxi. Atzoko salaketari buruz, berriz, oraindik ez dago xehetasunik.
Osteopatak bi egun atxilotuta eman zituen komisarian, eta, epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi zuten, karguekin. Ehunka herritar batu ziren atzo Tolosako Udalak antolatutako elkarretaratzeetan, gertakariak arbuiatzeko.