lahaine.org
Euskal Herria :: 29/01/2024

Bi emakumei sexu-erasoa egin die gizonezko batek Tolosaldean

La Haine - Euskal Herria
Osteopatia kontsulta bateko tratamendu saioetan egin zien eraso emakumei

Urtarrilean zehar, Tolosaldeko osteopatia kontsulta batean, ukituak eta sexu askatasunaren aurkako jokabideak jasan dituztela ziurtatu dute bi emakume. Bi kasuetan, gizonak saioa hasten zuen gorputzeko zenbait eremutan, hala nola bizkarrean, lepoan edo gerrialdean, baina handik denbora batera, biktimen baimenik gabe, terapeutak eremu intimoetara zabaltzen zuen masajea. Erasoaren unean gizonezkoa eta biktima bakarrik zeuden kontsultan eta, horren ondorioz, emakumeak beldurtu egin ziren saioaren zehar, hauek adierazi dutenez. Gizona atxilotua izan zen atzo.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal