Bi etxekaleratze Bilboko Iturribide kalean | Dos desahucios en la calle Iturribide de Bilbo
Duela ordu batzuk bi etxegabetze burutu dituzte Alde Zaharreko Iturribide kalean. Zortzi
gazte migratzaile kale gorrian utziz. Arratsaldeko bostak aldera BIlboko Udaltzaingoa
gazteen etxean agertu da, aurretik notifikatu ez dieten etxegabetze agindu batekin. Indarrez,
atea eraitsi dute eta bortxaz atera dituzte gazteak, inolako alternatibarik eskaini gabe.
Etxebizitza Lege Berria indarrean sartu den egun berean, gutxienez bi etxegabetze burutu
dituzte BIlbon, eta beste bi Gasteizen, Auzoan Bizi Sindikatuko kideek salatu duten moduan.
Argi dago, garaipen gisa saldu nahi izan diguten lege berri honek ez duela ezer aldatuko,
eta helburu argia duela: langile klasea pobretzen jarraitzea, burgesiaren etekinak bermatzen
dituen bitartean.
Gaur beraz, gertatu den basakeria salatzeko elkartu gara hemen, eta etxegabetze honen
arduradun politikoa den Bilboko Udaletxeari etxegabetutako gazteentzako alternatiba
exijitzeko.
Gaurko etxegabetzeek duela aste batzuk aldarrikatzen genuena berretsi dutelako,
etxebizitza eskubidearen konkistan aurrerapausuak emateko arma eraginkor bakarra
borroka izango da. Eta borrokan jarraituko dugu, elkarrekin eta antolatuta!
Haien jabetzak ala gure biziztak, ez dago erdibiderik!
26-5-2023