lahaine.org
Euskal Herria :: 21/09/2023

Bi langile hil dira astearte honetan

La Haine - Euskal Herria
Adunan eta Amurrion izan zuten lekuko lan istripuak eta hauekin 38 dira bizitza galdu duten langileak Euskal Herrian urtean zehar.

Irailaren 19an 35 urteko emakume langile bat hil da Adunan, traktore batekin sagarrak biltzen ari zela izandako lan-istripu batean, Aldundiko suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Iturri horren arabera, ezbeharra 14:45 aldera gertatu da, traktorea gidatzen ari zen emakumea istripua izan duen ibilgailuaren eta zuhaitz baten artean harrapatuta geratu denean, herriko sagardotegi batetik gertu.

Astearte honetan baita ere Consorcio haurreskolako langile batek galdu du bizitza lanetik atera eta ondoren, etxeko bidean. 32 urteko gaztea gidatzen ari zen autoak eta kamioi batek aurrez aurre talka egin zuen. Ibilgailu astuneko gidariak hainbat lesio izan zituen.

Honekin 38 lagile hil dira Euskal Herrian 2023ko urtean zehar.


 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal