lahaine.org
Euskal Herria :: 03/10/2023

Bi langile hil dira eta beste hiru larri zauritu dira azken egunetan

La Haine - Euskal Herria
Lantziegon, Hernanin eta Cadreitan izan dute lekuko lan istripuak eta guztira 41 langile galdu dute bizitza Euskal Herrian urtean zehar.

Lantziegon, Araban 60 eta 61 urteko bi langile hil ziren, eta 31 urteko beste bat zauritu zen. Upategiko ardo edukiontzi batera erori zen langilea eta honi laguntzen saiatzen hari zen bestea ere bizitza galdu zuen intokzikazioaren ondorioz, izan ere hainbat produktu kimiko dituzte edukiontzi hauek.

Bestalde urriaren 2an, Cadreitan, Nafarroan, altuera haundi batetik erori egin zen langile bat. Kontserba enpresa batentzat egiten du lan eta zuirien ondorioz ospitalizatua izan zen.

Sindikatuek jakinarazi dutenez irailaren 29an Hernaniko Zikuñaga paper-fabrikan lan-istripu larri bat izan zen non bi langileek zanpaketa bat jasan zuten makina baten mantendu lanak egiten ari zirenean. Honetako batek larriki zaurituta bukatu zuen eta ospitaleko Zaintza Intentsiboen Unitatera bidali dute.

Hau kontuan hartuta 41 langile hil dira Euskal Herrian 2023 urtearen zehar.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal