Bi langile hil dira pasaden asteko ostiralean
Pasaden asteko ostiralean nekazari batek lanerako bidean bidetik atera zen eta kotxea hainbat kanpai bueltak eman zituen. Ezbeharra 10:13an gertatu zen, El faldón parajean, Castejondik Tuterara doan pista batean. Castejongo osasun-zentroko langileek heriotza egiaztatu baino ezin izan zuten egin. 36 urte zituen.
Pasaden asteko ostiralean baita ere, beste lan istripu bat izan zuen lekuko Pasaiako portuan. Istripua 19:45 inguruan gertatu zen, UECC terminal intermodalean, itsasontsi barruko plataforma batean. Salgaiak garraiatzen ari zen langile batek segurtasun kide bat harrapatu zuen. 47 urte zituen hildako langilea.
Gertakari hauek kontuan hartuta 12 langile hil dira 2024ko lehen hilabetean Euskal Herrian.