Bi langile hil dira, Zintronikon eta Gasteizen
Atzo, azaroak 27, Construcciones metálicas Eneis enpresako 54 urteko langile bat zendu zen Zintronikon, altueratik erorita. Erorketak saihesteko sokaren korapiloa askatu ahal izateko sokatik bere burua askatu behar izan du langileak, eta orduan gertatu da erorketa. Dirudienez segurtasun irizpideak ez ziren errespetatu, izan ere, ez zen beste lotura gunerik bermatu soka nagusitik askatzean eta sindikatuak salatu duenez ohikoa izaten dela berau izendaturik ere ez egotea. Pasaden astean antzeko gertakaria izan zuen lekuko Iruñean Langile bat larri zauritu da Iruñean aldamio batetik erori ondoren (lahaine.org) eta urtean zehar 5 langile galdu dute bizitza altueratik erortzean.
Bestalde atzo baita ere Gasteizko Mercedesen, DHL azpikontratako langilea hil zen, antza bihotzekoak jota. Hauek kontuan hartuta 50 dira dagoeneko aurten Euskal Herrian gertatutako lan-heriotzak.