lahaine.org
Euskal Herria :: 16/04/2024

Bi langile hil ziren pasaden asteburuan

La Haine - Euskal Herria
Igandean Iruñeko garraiolari bat hilda agertu zen bere kamioiaren kabinan, eta Gasteizen, joan den astean izandako zauri larriaen ondorioz hil da garbitzaile bat.

Igandean Lleidan bere kamioiaren kabinan hilik azaldu zen 59 urteko Iruñeko garraiolaria, datu guztien arabera, bihotzekoak jota hil zen. Belgikako enpresa batentzako ziharduen lanean. 2024an dagoeneko 6 garraiolari hil dira Euskal Herrian, eta gertakari honen harira sindikatuek salatu dute sektorean ematen diren arazo kardiobaskularren intzidentzia altuak.

Joan zen astean Gasteizen, 54 urteko langile autonomo batek istripua izan zuen, auzokideen komunitate bateko garbiketa lanak burutzen ari zela, maneiatzen zuen makina irauli eta azpian harrapatu zuenean. Istripuak zauri larriak eragin zizkion, eta pasaden asteburuan hil zen hauen ondorioz.

Azken bi hauekin, gutxienez 20 langile hil dira Euskal Herrian urte hasieratik.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal