Bi sexu-eraso eman dira Iruñean azken egunetan
Azken egunotan, Iruñean, bi gizon atxilotu dituzte emakumeen aurkako sexu-erasoak egiteagatik, haien borondatearen aurkako ukituak eginez. Honetako bat abenduaren 23an eman zen, goizaldeko 03:00etan, Sarasate pasealekuan. Emakume batek salatu zuen gizon bat atzetik hurbildu zitzaiola eta ukituak egin zizkiola ipurdian.27 urte ditu gizonak.
Bestalde, Eguberri egunean, 23 urteko beste gizon bat ere atxilotu zuten, Miluceko heliportutik gertu dagoen baratze batean emakume bati eraso egin ziolako. Ibiltari batzuek urbildu ziren biktimaren laguntza-oihuak entzun ondoren. Adin ertaineko emakumea da, eta jipoitu egin zuten, hainbat ukitze jasan zituen, eta erasotzaileak arroparen zati bat kendu zion. Oinezkoek berebiziko garrantzia izan zuten biktimari laguntza emateko.