lahaine.org
Euskal Herria :: 25/01/2024

Bi sexu eraso eman dira Agurainen eta Sarrigurenen azken egunetan

La Haine - Euskal Herria
Lantokian sexualki eraso ziotela salatu zuen emakume bat Agurainen, eta mozkortuta zegoen emakume bat bortxatxen saiatu ziren Sarrigurenen.

Atzo, lantokian sexu eraso bat egin ziotela salatu zuen emakume batek Agurainen (Araba). Aguraingo mugimendu feministak, elkarretaratze batera deitu du ostiralerako, indarkeria matxista deitoratzeko; 19:00etan izango da, San Joan plazan. Erasoaren inguruko xehetasunik ez zabaltzeko ere eskatu dute.

Joan den ostegunean, Sarrigurengo taberna batean, bezeroek gizon bat ikusi zuten emakume bati ukituak egiten, alkoholdun edariak edo beste substantziaren bat hartu izanaren zantzuak erakusten zituena. Jarraian, gizonak eta emakumeak lokaletik alde egin zuten. Handik gutxira, tabernan zeuden pertsona batzuek ohartarazi zuten bikotea gertuko atari batean sartu zela eta gizona emakumeari sexu-erasoa egiten ari zitzaiola. Hori dela eta, Poliziari deitu zioten, eta gizonak ihes egin zuen.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal