Bihar deituta dago greba feminista orokorra
Martxoaren 8an iragarri zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak udazkenean greba feminista orokorra deituko zutela, zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko. Denon Bizitzak Erdigunean prozesutik ondorioztatu zuten grebaren beharra, eta azaldu dutenez 2022an Gasteizen egindako zaintza sistemaren ezaugarritzearen inguruko jardunaldietan hartu zuten erabaki hori, “inflexio puntu bat” izan baitzen: “Zaintza sistema aldatzea dena aldatzea delako”.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak argi utzi du “guztion ardura” dela zaintza eskubide kolektiboa borrokatzea, eta deia zabaldu dute zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde kalera ateratzera. Hamaika aldarri plazaratuko dituzte: “Pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen alde, egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzeko…”.
Hauek dira antolatzaileak deitu dituzten mobilizazio nagusiak:
GIPUZKOA
Donostia 18:00 Antiguoko tuneletik
Arrasate 18:00
Hernani 18:00
Zumaia 18:00
Eibar 12:30
Orereta 18:00
Ordizi 18:30
Urretxu Zumarraga 18:00
Tolosa 18:00
Irun 17:30
ARABA
Gasteiz 18:00 San Anton Plazatik
Agurain 18:30
Laudio 18:00
BIZKAIA
Bilbo 17:30 Jesusen Bihotzatik
Portugalete 18:00
Ermua 18:00
Berriz 18:00
Markina-Xemein 18:00
Durango 18:00
Gernika 18:00
Zornotza 18:00
NAFARROA
Iruñea 18:00 Antoniutitik
Altsasu 18:00
Elizondo 18:00
Irunberri 18:00
Lizarra 19:00
Tafalla 19:30
Tutera 18:00