lahaine.org
Euskal Herria :: 07/11/2023

Bilbobuseko langileak lanuzte partzialak eta mobilizazioak burutu dituzte

La Haine - Euskal Herria
Langileak ohartarazi dute borrokan jarraituko dutela patronalak haiekin lan-hitzarmen berri bat negoziatu arte.

Bilbobuseko langileek beste lanuzte partzial bat burutu zuten atzo, hirugarrena jada, hitzarmen kolektiboa berritzearen alde. Grebak zortzi orduko iraupena izan du, lau goizez eta lau arratsaldez, 07: 30etatik 1:30era, goizez, eta 16:00etatik 20:00etara, arratsaldez. Langileek azaldu dutenez haien eskubideak eta erosteko ahalmena mantentzeko egin dituzte protesta hauek, izan ere, langileen arabera “Patronalak ez du inolako hurbilketarik egin hitzarmenaren negoziazio-mahaian, eta Bilboko Udalaren partetik ez da egon ekintzarik ere ez”.

Bide horretan kalera irten ziren bi manifestazio eginez, bat goizean Elorrietako kotxetegietan, 08:30etan hasi zena eta Bilboko udaletxeko eskaileretan, goizeko 10:30ak aldera bukatu zena. Bestea, arratsaldean egin zen, 17:30etan Geltoki Intermodalean hasi eta Plaza Biribilean amaitu zen.

Langileek azaldu dutenez borrokan segituko dute eta hurrengo lanuzte partzialei buruz berri heman dute, azaroaren 16an, 22an, 27an eta 29an izango direnak. Abenduan, lanuzteak 4an eta 12an egingo dituzte eta 21an egun osoko greba egingo dute.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal