lahaine.org
Euskal Herria :: 31/05/2024

Bizkaiko udal kiroldegietako langileek greban jarraituko dute ekainean

Uriola/La Haine
UGT, LAB eta CCOO sindikatuek patronalarekin lortutako aurreakordioa “oso eskasa” iruditu zaie; akordio honek ez du langileen erosahalmena babesten, ezta KPIa bermatzen.

Barakaldo, Leioa, Sopela, Derio, Elorrio eta Bilboko udal kiroldegietako langileek grebari eutsiko diote ekainean, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek patronalarekin lortutako aurreakordioa “oso eskasa” iruditu baitzaie; akordio honek ez du langileen erosahalmena babesten, ezta KPIa bermatzen, gainera sei urtez indarrean egongo litzatekeenez, langileen galerei oso epe laburrean eutsiko lizkieke. Hortaz gain, langileentzat ezinbestekoak diren zenbait aldarrikapen akordiotik kanpo gelditu dira, besteak beste, klaseak prestatzeko eta jaiegunetako plusen hobekuntza, kategoria guztietako gaueko plusa, ordaintzeko bermea duten igandeetako plusa, sektorerako gutxieneko soldata, medikuarenera joateko baimen ordaindua, eta aldizkako kontratu finkoetan, lanaldi partzialean muga gabe jarraitzeko puntua aurreakordiotik kentzea.

Ekaina hilabete erabakigarria da udal kiroldegietan, igerilekuak abian jartzeko garaia baita; Barakaldoko eta Elorrioko langileak izango dira hilabeteko grebari ekiten lehenengoak, bihartik Aurrera,Gorostizako igerilekuaren irekierarekin bat egiten, hilak 10ean Elorrioko udal igerilekuen kasuan, astelehenean egingo dute bat Leioako kiroldegiko langileek, hilak 8an Deriokoek, 10ean Sopelakoek, eta Bilbao Kirolak zerbitzuko mantentze lanetako langileek greban jarraitzen dute maiatzaren 20tik, beraz, eragin handia izango du horrek ekaineko zerbitzuetan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal