lahaine.org
Euskal Herria :: 24/10/2023

Correos-eko garbiketeen langileak greban jarraitzen dute

La Haine - Euskal Herria
Urriaren 2an hasi ziren greba egiten azken hiru hilabeetetan ez baidute soldatarik jaso.

Bizkaiko Correosen azpikontrata den Limpiezas J Cordoba enpresako langileak, hainbat mobilizazio burutu dituzte azken hilabetetan, enpresak zor dizkien soldatak ordain diezazkieten eskatzeko, izan ere, Abendutik, enpresak zerbitzua bere gain hartu zuenetik, langileen hainbat nominak atzeratu dituzte eta azkenak ez dute ordaindu. Konpondu beharrean, ez-ordaindutako nominak bata bestearen atzetik geratu dira uztaileko eta abuztuko nominetan (aparteko ordainsaria barne), eta, beraz, egoera horren aurrean, greba-mugagabea deitu dute.

Langileen ustez, ezinezkoa da 24 milioi euro baino gehiago mugitzen dituen kontratu publiko batean langileak kobratu gabe egotea, eta Correos, berriz, garbiketa-enpresari ordaintzen ari zaio (Limpiezas J. Cordoba). Diru publikoa da eta, horregatik, erantzukizunak eskatu dituzte. Langileen eskakizunak dira besteen artean Correosek bilera egin behar duela plantilarekin eta behar diren azalpenak eman behar dituela, eta langileei zor dizkieten soldatak ordaintzera behartu behar diola azpikontratutako enpresari, dagokion berandutza-interesarekin. Gainera, uste dute ez-ordaintze gehiago ez egotera bermatu beharko lukeela, eta kontratazio publikoari buruzko araudia aplikatu beharko lukeela. Azpikontratatutako enpresak betetzen ez badu, kontratua deuseztatu beharko lioke, eta baldintza duinak bermatzen dituen agiri berri bat ateratzea eskatu dute baita ere.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal