lahaine.org
Euskal Herria :: 02/02/2024

Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Izaro Villarreal Lauroba
Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.

Otsailean izango da, Madrilen, Cubainformación hedabidearen koordinatzaile eta kazetari José Manzanedaren eta Euskadi-Cuba elkartearen legezko ordezkaritzaren aurka Prisoners Defenders erakunde “anticastristak” aurkeztutako kereila kriminalaren epaiketa. Elkarte hori, 2020ra arte, www.cubainformacion.tv domeinuaren legezko jabea izan zen. Akusazio partikularrak sei urteko kartzela zigorra eta 50.000 euroko kalte ordaina eskatu du, “Crear una crisis sanitaria en Cuba: objetivo de la guerra contra su cooperación médica” erreportajearen edukiagatik. Fiskaltzak eta defentsak absoluzioa eskatu dute, deliturik ez dagoela argudiatuta.

2020ko urrian argitaratu zuen hedabideak lan hori. Bertan, Prisoners Defendersen lana deskribatu zuten eta AEBetako Gobernuko Estatu Departamentuarekin koordinatuta, Kubako mediku lankidetza hitzarmenak suntsitzeko saiatzen ari zela azaldu zuten.

Erreportajearen arabera, helburuetako bat litzateke uhartearen aurkako blokeo ekonomikoa osasun arloan aplikatzea, Kubako Osasun Publikoko Ministerioak zenbait naziotako akordio medikoengatik lortzen dituen diru sarrerak moztuta.

Dirua biltzen ari dira epaiketari aurre egiteko.

Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete (argia.eus)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal