Egoera irregularrean dauden atzerritarrak esplotatzen duen sare bat desegin dute Nafarroan
Duela gutxi Nafarroako Erriberan, Aragoi eta Errioxan zegoen sare bat desegin du poliziak. Sare honen jarduera atzerriko herritarrak lan-esplotaziora bideratutako gizakien salerosketan zetzan, izan ere nekazaritzako lanpostuak eskainiz, erdi-esklabotzako lan-baldintzak ezartzen zizkieten, Espainiako Estatuan zuten beharrizan eta irregulartasun administratiboaz baliatuz.
40 langile zeuden gutxi gora bera, gehienak senegaldarrak, eta infraetxetan bizi ziren non migratzaileak pilatuta eta gutxieneko higiene eta bizigarritasun-baldintzarik gabe zituzten.
Gainera, gehiegizko lan-baldintzak ezartzen zizkieten, erdi esklabo gisa; izan ere, lan egitera behartzen zituzten asteko zazpi egunetan, hamar ordura arteko lanaldiekin, orduko zazpi euroko soldatarekin, lan-kontraturik gabe eta Gizarte Segurantzan alta eman gabe. Hori gutxi balitz soldata deskontatzen zieten, bazkaltzeko ordu erdiko atsedena hartzen bazuten. Guztira 43 pertsona atxilotu ditu poliziak.