lahaine.org
Euskal Herria, Nacionales E.Herria :: 15/05/2024

Ekainaren 19an epaituko dute Otxantegi Herri Lurren hustuketan atxilotutako laguna

Kepa Ugarte Martiarena
Otxantegi Herri Lurreko kideek jakinarazi dutenez, egun horretarako deialdia luzatuko dute, epaitutako lagunari elkartasuna eta babesa adierazteko asmoz.

Berangoko Otxantegi dorretxearen inguruan okupatutako lurrak husteko operazioan Ertzaintzak atxilotutako laguna maiatzaren 8an aurkeztu behar izan zuen bere burua Getxoko epaitegian. Hala ere, auzia astelehenera atzeratzea lortu zuten ekintzaileek. Astelehenean ere ez zen adostasunik egon eta, horrenbestez, ekainaren 19an epaituko dute, 11:00etan, Bilboko epaitegian. Otxantegi Herri Lurreko kideek jakinarazi dutenez, egun horretarako deialdia luzatuko dute, epaitutako lagunari elkartasuna eta babesa adierazteko asmoz. Bitartean, eguenean, maiatzaren 9an, dozenaka lagunek egin zuten elkarretaratzea Berangoko nagusien etxearen aurrean, hustuketa bera eta ertzainen bortizkeria salatzeko.

Otxantegi Herri Lurreko kideek Sare Antifaxistari azaldu diotenez, “lehenengo egunean eskatu zeuskuen akordio bat sinatzeko zeinetan lehenengo auziperatuak asumitzen zituen karguak eta penarik txikiena jartzen zioten. Baina, hori egin nahi zuten gure abokatuak frogak ikusi barik. Ezetz esan genuen; ez zuela ezer sinatuko. Gure abokatua eguaztenetik egon da itxoiten frogak ia noiz bidaltzen zizkioten, epaitegian esan ziotelako bidaliko zizkiotela, eta ez ditu jaso. Gaur jada jarri dotsie bideoa. Berriro ere ez dugu onartu pena”. Gauzak horrela, epaiketa ekainaren 19an egingo diote, Bilboko epaitegian.

Eguenean dozenaka lagun batu zituen elkarretaratzeari dagokionez, lehenik eta behin, Berango aldeko dorretxea eta lurrak husteko “erabat soberan zegoen indarkeria” erabiltzea egotzi zioten Otxantegi Herri Lurreko kideek Ertzaintzari: “Lurrean zegoen jendea kolpatu, eseriak bortizki atera, irainak, bejazio patriarkalak, umiliazioa, isun bidezko mehatxua... gutako bi zaurituak izan ziren eta anbulantzian artatuak, eta horietako bat ospitalera eraman behar izan zuten. Atxilotu bat egon zen eta 40 lagun baino gehiago identifikatu zituzten”, zerrendatu zutenez. Bide batez, babesa ematera hurbildutako lagun denei eskerrak eman zizkieten.

Hain zuzen ere, elkartasun hori mahaigaineratuz, lurrik gabe ere lurra defendatzen jarraitzeko deia luzatu zuten Otxantegi Herri Lurrekoek, eskualdean porlanez estaltzeko mehatxupean dauzkagun hainbat landagune daudelako. Eta, bide batez, isun asko datozkiela gogoratu zuten. Horiei aurre egiteko, Otxantegiko lurretan ereindako artoaz egindako irinagaz taloak egiten eta horiek saltzen ibili ziren asteakabuan, Getxoko San Isidro jaietan. Eta gauza bera egingo dute maiatzaren 25ean, Kurkudiko azokan, Leioan.

Albiste osoa: Ekainaren 19an egingo diote epaiketa Otxantegiren hustuketan atxilotutako lagunari | SARE ANTIFAXISTA

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal