Erainkuntza enpresa baten jabea hainbat migratzaileen egoeraz baliotu da negozioa egiteko
Enpresariak lau etxebizitzako geletan hartzen zituen langileak, eta bere jabetzako merkataritza-lokal batean ere, hilean 250 eta 450 euro bitarteko alokairuen truke. Bizitokiak kontserbazio-egoera txarrean zeuden, ez baitzuten berogailurik, oheetako somierrik ezta etxetresna elektrikorik, ezinbestekoak direnak bizitza duin bat izateko, eta intsektuak zituzten beren geletan, gainera, hezetasun handiak zituzten hormak baita ere.
Hori gutxi balitz, erroldatze-ziurtagiria lortzeko beste kontraprestazio ekonomikoa eskatzen zien. Era berean, eraikuntzako enpresa batean eskaintzen zien lana, oso lan-baldintza prekarioetan, izan ere, lan-kontraturik eta ordutegirik gabe egiten zuten lan, eta ez zioten aparteko orduak ordaitzen. Enpresaria atxilotua izan da Donostian.