lahaine.org
Euskal Herria :: 21/11/2024

Eraso homofobo bat izan da Iruñean

Agentziak/La Haine
Gazte talde batek pertsona bati irainak bota zizkioten, eta segika ibili zitzaizkion autoarekin, jarrera oldarkorrean.

Sare sozialetan zabaldu duenez, erasoa duela ia bi aste (azaroaren 8a, ostirala) jazo zen Iruñeako cruising eremu batean(harreman sexualak izateko topaleku publiko adostua). EHGAM Nafarroa elkartearen arabera, gizonezko gazte talde bat bertaratu zen, eta han zegoen pertsona bati irainak bota zizkioten, eta segika ibili zitzaizkion autoarekin, jarrera oldarkorrean. 

Euskal Herriko gay eta lesbianen elkartearen arabera, "etengabeak" dira eraso homofoboak cruising eremuetan: ahozko erasoak, jazarpenak eta baita eraso fisikoak ere. Horien aurrean, "plazera eta espazio publikoa" aldarrikatu ditu EHGAMek, eta erasoen atzean "disidentzia afektibo-sexualaren aurka" egiteko eta LGTBI+ "komunitatea bortxatzeko asmoa" dagoela salatu du. Hala, biktima guztiei elkartasuna adierazi die elkarteak, "baita maitasuna, elkarrenganako laguntza eta salaketa soziala ere".

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal