Eraso matxista bat eman da Tuteran
Pasaden larunbatean, 06:20 aldera, gizon baten deia jaso zuen poliziak, etxebizitza batean bikotekideak arma zuri batekin eraso egin ziola esanez. Hala ere, patruila bertaratu zenean, 31 urteko emakume bat aurkitu zuen eskailburuan, bere etxebizitzaren ondoan, aurpegian lesio handiak zituela. Hori dela eta emakumea ospitalera eraman behar izan zuten, zaurien larritasunarengatik. Gizonak berriz oso zauri arina zeukan eskuan eta bertan artatu zuten. Gertakari hauek eta gero gizona atxilotua izan zen.