lahaine.org
Euskal Herria :: 04/03/2025

Eraso matxista bat izan da Gasteizen

Agentziak/La Haine
26 urteko gazte batek bikotekideari eraso egin zion "kalera ateratzeko erabili behar zuen janzkeragatik".

Genero indarkeria leporatuta 26 urteko gizon bat atxiki zuten igandean udaltzainek, larrialdi zerbitzuan jasotako dei bati erantzunez. Lakuako etxe batean eztabaida zegoela jakinarazi zieten udaltzainei, 17:00ak aldera.

Udaltzainak etxera hurbildu zirenean emakume bat topatu zuten, adin txikiko alabarekin batera, eta hark adierazi zien bikotekideak kolpatu egin zuela, dirudienez, "kalera ateratzeko erabili behar zuen janzkeragatik". Lesio ikusgarriak zituen emakumeak aurpegian eta soinean, "duela gutxi jasotako eraso" batenak izan zitezkeenak, udaltzainen arabera. Salaketa jasota, gizona atxilotu zuten agenteek, genero indarkeria leporatuta.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal