Eroski taldeak 109 milioi irabazi ditu 2023an, aurreko ekitaldian baino % 70,3 gehiago
Rosa Carabel Eroskiko buruzagiak jakitera eman duenez, taldeak 109 milioi euroko emaitza irabaziekin itxi zituen 2023a. Gainera, mozkin operatiboa % 26,9 igo zen aurreko urtearen aldean, eta 259 milioira iritsi zen. Era berean, Enpresak sare komertziala handitzen jarraitu zuen 2023an, 74 supermerkatu berri eta gasolina-zerbitzugune bat zabalduta.
Bestalde 2020tik gaur arte, enpresa honen prezioak %34 igo dira, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen (OCU) datuen arabera. Honek esan nahi du azken urteetan prezioak gehien igo dituen bosgarren supermerkatua izan dela, estatu mailan. Erakundearen datuak aztertuz duela hiru urte batez beste 100 euro balio zuen erosketa-saskiak orain ia 140 euro balio duela jakin daiteke baita ere.