Espainiako bankuek hiruhileko historikoa izan dute irabazietan
2.954 milioi euro irabazi dute urteko lehen hiruhilekoan Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja bankuek, 2023an aldi berean baino %41 gehiago, errekorra izan zuen zifra gaindituz (2023an baino mila milioi inguru gehiago).
Santanderrek iazko hilabete berdinetan baino %11 gehiagoko irabaziak izan ditu, bestalde, BBVAk, 2023ko lehen hiruhilekoan baino %19,15 gehiago. Caixa Bankeko irabaziak %17,5 igo dira. Ondoren, Sabadellek 308,1 milioi irabazi ditu, 2023ko aldi berean baino %50,4 gehiago. Bankinterrek 200,8 milioi irabazi ditu, hau da, %8,7 gehiago, eta Unicajak 110,8 milioi, %224 gehiago, horrenbestez, 2024ko lehen hiruhilekoan irabaziak gehien igo dituen banketxea izan da.
Europako Banku Zentralaren politikak banketxeei mesede egin die. Zehazki, interes-tasen igoera, eta, ondorioz, diruaren garestitzea; izan ere, estatu espainarraren kasuan, hipotekak, enpresei emandako kredituak eta kontsumorako maileguak dira banku-negozioaren oinarri nagusia.