lahaine.org
Euskal Herria :: 13/12/2023

Euskarako eskaintza Iruñerriko bi udaletxetik murriztu dute

Euskalerriairratia/La Haine
Batetik, Nafarroako auzitegiek Zizur Nagusiko udaleko lanpostu bati lotutako epaiaren berri eman dute eta bestetik, Orkoiengo udal agintariek euskararen ordenantza aldatzea erabaki dute.

Batetik, Nafarroako auzitegiek hizkuntza politika markatzeko eta diseinatzeko estrategiaren barruan, Zizur Nagusiko udaleko lanpostu bati lotutako epaiaren berri eman dute. Herriko ikastetxe, elkarte eta norbanakoei zerbitzua eman beharko dion obretako langile lanpostuan euskararen ezagutza eskatzea gehiegizkotzat jo dute epaitegietan (9lanpostutatik bati ezarri zioten euskarazko profila), beste behin euskararen ezagutzarik ez duten hautagaiak diskriminatuko direla esanez. Kasu honetan ere, herritarrari eman behar zaion zerbitzua bigarren mailan geratu da beraz, udalak berak lanpostuaren zereginetan herritarrekiko dituen eginbehar eta harremanak oso ongi zehaztu arren.

Bestetik, Orkoiengo udal agintariek 2009tik indarrean zegoen euskararen ordenantza aldatzea erabaki dute, nola ez, ordenantza erabat murriztu eta eduki gabe utzi nahi dute. Izan ere, ordenantza horren helburua udalean euskararen normalizazioa eta sustapena direla suposatzen den arren, udaleko zerbitzuak euskaraz jaso zein euskararen presentzia bermatzeko neurri guztiak ezabatu nahi dituzte, babestu eta sustatu beharrekoa gaztelania balitz bezala.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal