Eusko jaurlaritzak ertzaintzaren ikerketa kriminalaren lan baldintzak hobetuko ditu
Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak agerraldia egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, eta bertan iragarri zuen bere sailak plan orokor bat prestatu duela ertzaintzako ikerketa kriminaleko taldeen egoera hobetzeko.
Plan horren baitan, Erkorekak iragarri du Jaurlaritzak ertzaintzan ordezkaritza duten lau sindikatuak deituko dituela neurri sorta bat negoziatzeko, kolektibo horren lan-baldintzak hobetuko dituena, espezialitatea erakargarriagoa izan dadin. Gaur egun ertzaintzaren soldatak beste lanekin konparatuta bataz beste ia 18% altuagoa da.
Aldi berean, Ertzaintza ikerketa kriminaleko espezialitateko plantillaren egungo egoeraren azterketa sakona egiten ari dira. Azterketa horren helburua da lanpostuen zerrendan aldaketak egiten hasteko diagnostiko bat egitea, polizia lan-kargaren arabera langile-kopurua birbanatzeko.
Gainera, Erkorekak iragarri du ziberdelinkuentziaren ikerketa kriminalean espezializatutako unitate bat sortuko duela.