Gasteizen, emakume bati erasotu dio bikotekideak


Gertakaria igandean izan zen, 19:00etan, Zaramaga auzoko ostalaritza-establezimendu batean. Egun horretan, hainbat polizia agente bertaratu ziren, gizon batek emakume bati eraso egin ziola ohartarazita. Lokalera iristean, ertzainek gizona aurkitu zuten, eta, identifikatu zutenean, gizonak eskua gerrira eraman eta agente batengana biratu zen, labana bat eskuan zuela. 29 urteko gizona atxilotu zuten, bikotekidea jotzeagatik eta identifikatzen ari zen ertzain bat sastatzen saiatzeagatik.