lahaine.org
Euskal Herria :: 22/06/2023

Gaur Buztintxurin programatua zegoen etxegabetzea gelditzea lortu dute

La Haine - Euskal Herria
Hala ere Haritu elkarlaguntza sarea jakinarazi duenez oraindik mantentzen da etxegabetze arriskua

Gaur etxegabetu behar zuten Carolina eta bere bi semeak baina elkartasun antolatuari esker bertan behera utzi du Auzitegiak eta ez da polizia agertu, izan ere ehun pertsona inguru elkartu dira gaur goizean Bustintxurin.

Carolinaren etxebizitza babes sozialekoa zen baina krisia hailegatu zenean Testa funts putrea jabetzarekin egin zen honek suposatzen duen alokairu igoerarekin. Funts putre hau Blackstonen fililia da 11000 pisu baino gehiago dituena estatu espainolean eta krisiaren ondorioz hainbat pisuekin egin zen Iruñan, Bustintxuri, Sanduzelai eta Errotxapeako auzoetan.

Hala ere Harituk azaldu duenez Testa putre funtsa ez da erredun bakarra Carolinaren familia etxerik gabe geratzeaz izan ere Nafarroako Gobernuak ez die alternatiba duin bat aurkeztu beraiei ez daukatela babes sozialeko etxerik beraientzat argudiatuta, baina salatu dutenez 25000 etxe huts daude Nafarrroan.

Konzentrazioaren bukaeran Harituk jakinarazi du beste batean saiatuko direla etxegabetzea gauzatzen eta elkartasunari eusteko deia egin du. Hona hemen haien komunikatua:

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal