Gizonezko batek emakume bat hil du Bilboko Santutxu auzoan
Hilketa matxista goizaldean, 00:20 aldera, izan da Santutxu auzoan, Mina del Morro inguruan (Santutxu eta Atxuri auzoen artean), bikoteak partekatzen zuen etxean. Zaratak eta oihuak entzuten zirela eta, bizilagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute. Hauek etxe barrura sartzean, 31 urteko biktima lurrean topatu dute, arma zuriz egindako zauriekin. Bertan hil da, medikuak gerora baieztatu duenez. Ertzaintzak 34 urteko hiltzailea atxilotu du, eta dirudienez, gizonak ez zuen aurrekaririk tratu txarrengatik.
Gaur Bilbon eraildako emakumea 2024an indarkeria matxistaren laugarren biktima da Euskal Herrian.