lahaine.org
Euskal Herria :: 23/04/2025

Gizon talde batek emakume bati eraso zion Garraldan, etxerako bidean zela

La Haine - Euskal Herria
Areto futboleko txapelketa baten ondoren erasotu zuten emakumea, festa giroan.

Garraldako (Nafarroa) areto futboleko txapelketa antolatu zuten apirilaren 12an, eta ondoren, gaupasa festa egin zuten herrian. Festa honetan, gizon talde batek emakume bati eraso zion, etxerako bidean zela.

Antolatzaileak salatu dutenez, eraso hau gaupasaren eremutik urrun gertatu bazen ere, gaupasarekin zerikusia du. Era berean, azpimarratu dute erasoa matxista izan zela: “Emakumea izateagatik bakarrik eraso zioten, eta egoera larria eragin, emakumearen bizitza arriskuan jartzeraino”. Ondoren, erasotzaileak onartzen ez dituztela adierazi dute, eta jarrera hori izatera deitu dituzte herritarrak: “Bada garaia problematika hori agerian jartzeko, egiaztatu ahal izan den bezala gure ingurua ez baitago salbuetsita horrelako egoeretatik”.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal