lahaine.org
Euskal Herria :: 31/01/2024

Gizonezko batek emakume adingabe bati sexu-erasoa egin zion Zarautzen

La Haine - Euskal Herria
Indarkeri matxista kasu hau salatzeko ehundaka lagun manifestatu dira.

Pasa den ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman zuen Zarauzko kasuaren berri, eta jakinarazi zuen joan den ostegunean gizon bat atxilotu zutela, neska adingabe bati sexu erasoa egitea leporatuta. Egun bat beranduago eraman zuten epailearen aurrera, baina ikerketak oraindik zabalik jarraitzen du.

Astelehenean ehundaka lagun manifestatu ziren indarkeri matxista kasu hau arburiatzeko. Manifestazioa Lege Zaharren Enparantzan hasi zen, eta herrigunea zeharkatu ondoren, hasitako leku berean bukatu da. Bukaeran irakurri dute manifestua. Azaldu dute indarkeria sexistaren prebentzioa egiteko gaia "lehen lerroan" jartzea beharrezkoa dela, "erroko sentsibilizazio eta formakuntza lana egin behar dugu". Zentzu honetan eskatu dute eragile, administrazio nahiz elkarte bakoitzak bere ardura har dezala, "inork ez dugu herrian berriz horrelakorik gertatzerik nahi". Manifestua irakurri ondoren, parte hartu dute Lizardi institutuko bi gurasok, irakasleek, hezitzaileek zein hainbat ikasleek. Azken hauek "libre" izan nahi dutela adierazi dute ozen. Ekitaldia txalo artean bukatu da.

Irudia: Zarautzko Hitza

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal