Euskal Herria :: 18/11/2024
Gizonezko batek emakume bat bortxatu du Donostiako Intxaurrondo auzoan


Ostegunean, 22:00ak aldera gertatu zen erasoa, Intxaurrondo auzoan. Emakumea kaletik oinez zihoala, erasotzaileak labana batekin mehatxatu zuen eta sexu-erasoa egin zion. Etxera iristean, erasoa jasan zuela kontatu zion emakumeak familiari. Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbatean Donostian, eta kartzelan sartu dute, epailearen aurretik igaro ostean.