Gizonezko batek labana batekin erasotu du bere bikotekide ohia Gasteizen
Pasaden igandean, 53 urteko gizonezko bat bere bikotekide ohiari heriotza-mehatxuak egin eta gero arma zuri batekin eraso egin zion. Biktimak ospitalera eraman behar izan zuten, hainbat ebakirekin.
Antza denez, gizonak urruntzeko agindu judizial bat zuen, eta urratu egin zuen, biktimari etxeko atariraino jarraituz. Han, kolpatu egin zuen, eta indarrez behartu zuen etxera sartzera. Gizonak jarrera bortitza erakustsi zuen uneoro, eta hiltzeko mehatxuak egiten zizkion. Gertakari hauek eta gero espetxeratua izan zen erasotzailea.