Greba egin dute Iruñeako Carrefur eta Ikeako langileak atsedenerako eskubidea aldarrikatuz
Atzo, abenduaren 24ean, Iruñeako Ikearen eta Carrefourren dendetako langileak greba egin zuten eta mobilizazioak burutu zituzten kontziliaziorako eta atsedenerako eskubidea aldarrikatzeko, izan ere, atzo jaieguna izateaz gain, igandea ere bazen gainera. Normalean merkataritzan lan egiten duten pertsona gehienek urtean 270 egun efektibo baino gehiagotan egiten dutela lan, astean atseden egun bakar bat izanik. Gainera sindikatuek jakinarazi dutenez, enpresa handiek jaiegunetan irekitzeko Nafarroako Gobernuak CENi ematen dion legezko estaldura aprobetxatzen dute. Izan ere, patronala da zenbat igande eta jaiegun irekitzen diren eta zeintzuk erabakitzen duena.