Gutxienez hiru emakumek sexu-erasoak jasan dituzte Gasteizko jaietan
Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan. Hori dela eta, elkarretaratzea egingo dute gaur 11:00etan, Plaza Berrian. Oraingoz ez dute atxiloketarik egin horiekin lotuta, eta bi kasuak ikertzen ari dira.
Orain arte, Andre Maria Zuriaren jaietan sexu-eraso kasu bakarra salatu izan da joan den asteartean, Udaltzaingoak 24 urteko gazte bat atxilotu zuenean adingabe bati ukituak egiteagatik Andre Maria Zuriaren plazaren inguruan.