Gutxienez lau sexu-eraso izan dira Bakioko jaietan
Ostegunean, hiru eraso izan ziren herriko jaien baitan ospatu zen mozorroen festan. Udalak zehaztu du ukituak egin zizkietela biktimei, eta susmoa dagoela horietako bat sustantzia kimikoren batekin kutsatu zutela. Gertakari hauen aurrean elkarretaratzea egin zuten eostiralean.
Bestalde, ostiral goizaldeko bostak eta laurden aldera, 48 urteko gizon batek ukituak egin zizkion emakume bati. Gizonezkoa bilatu eta atxilotzeko agindua emana zuen aurrez Logroñoko epaitegi batek, antzeko gertakariengatik. Azkenean gizonezkoa atxilotua izan zen eta, ondoren, epailearen esku utzi zuten.